2018-02-19
NIRE ZAURI
LARRIA
Nire amamaren etxean gertatu zen, 2014. urtean ,8 urte neuzkan eta nire aita, ama, amama ,osaba,aitite eta nire nebarekin nengoen.
Nire nebarekin jolasten nengoen eta ni bere atzetik joan nintzen korrika bera jotzera eta sukaldean ezkutatu zen .Ni atearen beste aldean nengoen eta atea zabaldu nuenean sartzera joan nintzen, korrontea zegoen eta ate-kolpe handi bat eman zuen ateak .
Atearen kristala apurtu zen eta urduritu nintzen asko ez nekielako zerbait larri gertatu zitzaidan, ez nuelako nabaritu ezer.
Hau gertatu zenean ni ez nintzen ezertaz konturatu baina eskua begiratu nuen eta odolaz beteta nengoen. Mahuka jaso nuen eta zauri handi bat ikusi nuen. Beldurrez nire osabari deitu nion eta ikusi zuenean korrika batean kotxea hartzera joan zen.
Ospitalera korrika batean joan nintzen beldur handia neukan eta oso urduri nengoen. Ospitalean egonda puntuak eman zizkidaten, zazpi puntu hain zuzen ere. Egia esanda, ez nuen asko nabaritu eta gaur egun ondo dago ,ez dut nabaritzen baina ebakiondoa handiegia da .
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario