Nire lehenengo gimnasia ritmika-
erakusketa
2012ko ekaina zen, 5 urte nituen eta Galdakaoko polikiroldegian nengoen, beste neska batzuekin.
Urtean zehar entsaiatu genuen dantza publikoari erakutsiko genion.
Oso urduri eta pozik nengoen, tximeletak sentitzen nituen sabelean. Nire lehenengo gimnasia ritmika- erakusketa egingo nuen.
Aldageletan geunden, galtzerdiak eta trajeak ipintzen, irakaslearekin joan ahal izateko.
Prest geundenean, kanpora atera ginen eta eserleku handi batzuetan jesarri ginen, nire taldea, eta beste talde batzuk ere. Harmailetara begiratu eta hainbat guraso eta ume ikusi nituen, tximeleta gehiago sortu ziren nire sabel barruan.
Gu baino lehen, hainbat neska talde atera ziren dantzatzera, mazekin, sokekin, aroekin, zintekin, pilotekin… Denak oso ondo dantzatu zuten, oso pozik nengoen.
Gure txanda ailegatu zen eta oso urduri ipini nintzen. Ilara batean eszenatokira atera ginen eta dantzatzen hasi ginen.
Dantza bukatzean denek txalokatu egin zuten, oso ondo egin genuela ezan zigun irakasleak, oso pozik geunden guztiak.
Dantzak bukatzean, talde guztiek argazki bat atera genuen eta ondoren, dantzatzen hasi ginen irakasle guztiekin.
Nire gurasoengana joan nintzen eta musu bat eman ostean bueltatu ginen.
Oso ondo pasatu nuen!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario