NIRE LEHEN KONTZERTUA
Dena hasi zen apirilaren 8an, 2016 garren urtean hainbat laino zeuden zeruan eta oso urduri nengoen, nire lehen piano kontzertua joko nuelako!
Kontzertua 17:00etan zen eta 16:30etan atera nintzen etxetik eleizara joateko. Ailegatu nintzenean oraindik ez zegoen inor baina urduri nengoen. Ensaiatzen hasi nintzen errepertorioa oso ondo jakin behar nuelako gerorako , ni azkena nintzen jotzen ,orduan itxaron behar nuen asko besteak bukatu arte.
Hainbat pertsona ziren eta banku guztiak okupatzen zituzten eta lekurik ez zegoenez, besteekin ezarri behar nintzen aulki batean . Jotzeko ateratzen hasi ziren neskak eta mutilak, gitarrak, pianoa, akordeoia, txirula, panderoa….
Gero eta urduriago nengoen eta hortik joatea zen nire nahia.
Momentu hartan bi neska-mutil baino ez ziren faltatzen ni ateratzeko.Bukatu zutenean ia-ia atera nintzen korriketan, altxatu nintzen eta pianora joan nintzen ,eseri nintzen, errepertorioak ipini nituen eta jotzen hasi nintzen.
Lehenengo abestia oso ondo atera zitzaidan, oso pozik eta urduri nengoen. Bigarren abestia amaitzen nengoen, azkenengo konpasa faltatzen zitzaidan eta amaitu nuen. Oso lasai nengoen, denak txalokatzen zeuden, ni oso pozik joan nintzen nire amarengana. Urduri egon arren oso egun ona izan zen
No hay comentarios:
Publicar un comentario