2018-02-19

nire zauri larria

    NIRE ZAURI
                               LARRIA


Nire amamaren etxean gertatu zen, 2014. urtean ,8 urte neuzkan eta   
nire  aita, ama, amama ,osaba,aitite eta nire nebarekin nengoen.


Nire nebarekin jolasten nengoen eta ni bere atzetik joan nintzen
korrika bera jotzera  eta sukaldean ezkutatu  zen .Ni atearen beste
aldean nengoen eta atea zabaldu nuenean sartzera joan nintzen,
korrontea zegoen eta ate-kolpe handi bat eman zuen  ateak .
Atearen kristala apurtu zen eta urduritu nintzen asko ez nekielako

zerbait larri gertatu zitzaidan, ez nuelako nabaritu ezer.


Hau gertatu zenean ni ez nintzen  ezertaz konturatu baina eskua
begiratu nuen eta odolaz beteta nengoen. Mahuka jaso nuen eta zauri
handi bat ikusi nuen. Beldurrez nire osabari deitu nion eta ikusi zuenean
korrika batean kotxea hartzera joan zen.


Ospitalera korrika batean joan nintzen beldur handia neukan eta oso
urduri nengoen. Ospitalean egonda puntuak eman zizkidaten,  
zazpi puntu hain zuzen ere. Egia esanda, ez nuen asko nabaritu
eta gaur egun ondo dago ,ez dut nabaritzen baina ebakiondoa handiegia da .




No hay comentarios:

Publicar un comentario