Mostrando entradas con la etiqueta Uretako kirola. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Uretako kirola. Mostrar todas las entradas

2017-11-08

uretako kirola

 BELA
Uretako kirolen artean Bela aurkitzen da.
Bela belaontzi bat kontrolatzea helburua duen itsas-kirola da,kirol moduan, olgeta edo lehiaketa izan ditzake helburu.

Belaren modalitate artean hauek dira batzuk:
Laser pertsona batentzat da,Optimist, 8 urtetik 15 urtera ikasteko da,Dragon 3 pertsona eroan ahal du eta Raquero 6 pertsonentzat da.


Itsasoko kostaldean egiten da, barrualdean oso arriskutsua delako.

Neoprenoa eta Txalekoa materialak beharrezkoak dira kirol hau egiteko,pertsona batzuek bakarrik txalekoa hartzen dute.



                  

2017-10-25

Raftinga

Raftinga
Baltsa baten barruan  eta korrontearen  norabidean,ibaiaren ibilgua zeharkatzen datzan kirola da.


Bi modalitate daude raftingean,ibai motaren araberari dagokionez, banatzen dira modalitate bi hauek,fluxu handikoa eta fluxu txikikoa.Azkarrak dituzten ibaietan jardun behar da.

Beharrezkoa den materiala:baltsa mota bat , uretako txalekoa,kaskoa,arraun  bat pertsona bakoitzarentzat,neopreno jantzia,txistua eta arnesa.

Kontuz ibili behar da uretan ez jauzteko.

2017-10-19

URETAKO ESKIA

URETAKO ESKIA
Uretako eskia edo eski nautikoa abiadura handiko ontzi bati soka batez loturik eskiekin ur gainean egiten den eski mota da. Surf eta eskia nahasten dituen kirola da.

 Bere modalitateak hauek dira:
      
  1. Klasikoa: Lau mota ditu (eskalon, irudia, jauziak eta konbinatua)
  2. Wakeboard
  3. Lasterketak
  4. Barefoot (Oinutzik)


  Kirol hau itsasoan jardun daiteke.

  Materialari dagokionez honako hau behar da:

  1.   Ur eskiak
  2.   Soka
  3.   Larrietarako txalekoa
  4.   Wakeboard tabla
  5.   Bainujantzia

1922. urtean Ralph Samuelek eski nautikoa asmatu zuen.

Eski akuatikoak egurrez, plaztikoz edo bidrioz eginda daude.




2017-10-17

Body surfing.


BODYSURF


Gorputzarekin egiten den uretako  kirola da.
Bodysurfing olatu bat zaintzeko artea eta kirola da,bodyboard baten laguntzarik gabe,normalean propultsio optimizatzen duten swimfins espezializatutako pare bat hornitzen dute eta gorputzari esker harrapatu,ibiltzen eta jaurtitzen olatuen bidez.

Olatuak dauden hondartzetan jardu daiteke.
Bodysurferi dagokionez material hauek erabili behar dira:
aletak(beharrezkoak dira),neoprenoa(ura hotza badago) eta handboard (arinago joateko).

Bodysurfa zaharragoa da surfa baino,Hawaien inbentatuta  KAHA NALU izenarekin.

SURF

SURF
Surfa Hawaii uharteetan sortu zen uretako kirola da. Hortik Estatu Batuetara zabaldu zen. XX. mendearen erdialdean mundu osora zabaldu zen.

Surfa ohol batean gainean zutik mantenduz olatuen gainean irristatzen datzan kirola da.

Hiru motako ohol nagusi bereizten dira, longboard-ak 3 metro edo gorakoa, evolutive hasiberrientzako direnak eta short-ak. Lehenengo ohola azkenengoa baino askoz handiagoa da.

Praktikatzeko lekuari dagokionez itsasoan soilik jardun ahal da, igerilekuan olaturik ez dagoelako.

Surfa egiteko beharrezkoa den materiala hurrengoa da, ohola, likrazko edo neoprenozko jantzi bereziak ipintzen dituzte bularraldea ez zauritzeko. Ez hori bakarrik, parafina ere botatzen dute ohol gainean.

Euskal Herriari dagokionez, oso ondo egiten da surfa, olatu asko eta handiak daudelako hondartzetan. Adibidez: Mundakan, Bakion, Lagan…

Peter Vierter euskal kostaldean surf egiten lehena izan zen, handik aurrera gazteak ekintza hori imitatzen hasi ziren.