GABONETAKO DANTZA
Tximeletak sentitzen nituen sabelean, ordu
bat eta 45 minutu faltatzen ziren.
Eskolako txirrinak jo egin zuen, nire urduria handiagoa
egiten zen, ordua heltzen ari zen.
Izaro, June, Itxaso, Onintze, Garazi, Enaitz ,
Irune eta zortzirok, Usansoloko Oinarin dantza
taldeko lokalera joan ginen, han dantza
entsaiatu genuen azkenengo aldiz eta
aurpegiak margoztu genituen.
Baina urduritasuna han zegoen.
17:45ak ziren, gurasoak atetik sartzen ari
ziren, denok mugikorrarekin eskuetan bere
seme-alabei grabatzeko eta argazkiak ateratzeko.
Musika hasi egin zen, dantzatzen hasi
nintzen eta bukatu egin zenean guraso guztiak
txaloka hasi ziren. Momentu horretan oso ondo
sentitu nintzen. Bukatu ondoren talde guztia batera
jarri eta argazkiak egin zituzten gurasoek.
Handik etxera joan nintzen, nire amak bideoa
erakutsi zidan eta oso ondo gelditu zen dena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario