Bolerako istripua
2015 an gertatu zen, nik 8 urte neuzkan, Barakaldon nengoen, Max Centerren dagoen boleran. Nire ama, aita, neba, Loli, Patxi eta Landerrekin nengoen. Denok bolatokian jolasten ari ginen, nire nebari, Landerreri eta niri, bolatokiko pistan, laguntza moduan tramankulu bat ipini ziguten, bola pistatik ez ateratzeko. Guk oso pozik geunden asko gustatzen zitzaigulako boloetara jolastea eta aurten gainera denok jolastuko genuen. Gero, gurasoek, txirrista txiki bat eskatu zuten nire nebarentzat eta Landerrentzat, bolozko bola errazago botatzeko. Jolasten hasi ginen eta momentuan konturatu nintzen barrek, nagusiei tokatzen zitzaienean, behera egiten zutela eta umeei tokatzen zitzaienean ,gora egiten zuten. Baina ziur nengoen guraso batek irabaziko zuela. Partida amaitzeko zegoen, nik bi pleno egin nituen, Einarrek beste bi, Landerrek pleno bat, nire aitak eta Patxik lau eta gure amak hiru. Nire aita zihoan irabazten, ni oso urduri nengoen galduko nuela pentsatzen nuelako, baina oraindik aukera nuen irabazteko. Bi pleno gehiago egiten banituen, irabaziko nuen. Nagusi gehienek 13 zenbakiko bola hartzen zuten eta txikiek,ordea, 6 zenbakikoak. Nik momentu batean 15 zenbakiko bola hartu nuen. Asko pisatzen zuen, orduan txirrista erabili nuen, baina bola txarto ipini nuenez , nire oin gainera jausi zen. Min handia sentitu nuen hanka osoan, oihu handi bat bota nuen. Orduan aitak eta amak ondoan zegoen hospitale batera eraman ninduten. Ezin nuen ondo ibili mina sentitzen nuelako. Hurrengo egunean eskolara gurpildun aulki batekin joan nintzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario