2018-02-19

AUTOBIOGRAFIA

NIRE LEHEN JAUSIA 


2017ko maiatzaren 15ean gertatu zen.Eguraldi ona zegoen, eta ni urduri nengoen zalditan montatuko nuelako. Ez zen nire lehen eguna hipikara joaten ezta nire lehen aldia zalditan muntatzen ere, baina ni beti urduri jartzen nintzen. 

Arratsaldea zen eta ni Lezamako hipikara joan behar nintzen, lagun bateko autoan joan nintzen. 20 minutu eta gero ailegatu nintzen eta hipikaren sarreran makil batzuk ikusi nituen lurrean, horrek, urduritasun gehiago sortu zidan. 

 Bost minutu eta gero botak, kaskoa eta jaka txiki bat jarri nintzen eta orain bai, prest nengoen. Neska bat etorri zen eta orduan nik nahi nuen zaldia ,Califa deitua ,ezin nuen hartu, neska horrek hartu zuelako. Señorito izeneko zaldi bat aukeratu nuen eta pistara joan nintzen berarekin. Bere gainean igo nintzen eta ibiltzen hasi zen. Lehenengo, bueltak egiten hasi ginen eta lasaitu nintzen, baina gero makil gainean pasatu behar genuen eta urduritzen hasi nintzen, gainera, trostan hasi ginen eta beldurra neukan lehenengoz egiten nuelako. 

Bi buelta egin genuen eta dena ondo joan zen, baina hirugarrenean zaldiak salto egin zuen eta jausi nintzen, nik txarto hartu nuelako. Negarrez hasi nintzen eta saihets- hezurrak apurtu nituela sentitu nuen. Horrez gain berriro zaldian igo eta berriro trostan hasi nintzen makil gainetik. Horri esker konturatu nintzen honetaz: 
jausten ba zara, altxatu berriro!

No hay comentarios:

Publicar un comentario