SURF
Surfa Hawaii uharteetan sortu zen uretako kirola da. Hortik Estatu Batuetara zabaldu zen. XX. mendearen erdialdean mundu osora zabaldu zen.
Surfa ohol batean gainean zutik mantenduz olatuen gainean irristatzen datzan kirola da.
Hiru motako ohol nagusi bereizten dira, longboard-ak 3 metro edo gorakoa, evolutive hasiberrientzako direnak eta short-ak. Lehenengo ohola azkenengoa baino askoz handiagoa da.
Praktikatzeko lekuari dagokionez itsasoan soilik jardun ahal da, igerilekuan olaturik ez dagoelako.
Surfa egiteko beharrezkoa den materiala hurrengoa da, ohola, likrazko edo neoprenozko jantzi bereziak ipintzen dituzte bularraldea ez zauritzeko. Ez hori bakarrik, parafina ere botatzen dute ohol gainean.
Euskal Herriari dagokionez, oso ondo egiten da surfa, olatu asko eta handiak daudelako hondartzetan. Adibidez: Mundakan, Bakion, Lagan…
Peter Vierter euskal kostaldean surf egiten lehena izan zen, handik aurrera gazteak ekintza hori imitatzen hasi ziren.
No hay comentarios:
Publicar un comentario