Nori: Ujaba batzordeari
Gaia: San Andreseko jaietan gazteentzako eskulanak prestatzea.
|
Kaixo batzordearen lagunak:
Itxaso Martin naiz 11 urte ditut eta Unkina ikastetxetik idazten dizuet, Usansolotik hain zuzen ere.
Azaroaren amaieran San Andreseko jaiak izango dira eta nire eskaera izango da jaietan gazteentzako eskulanak ipintzea, ez bakarrik ume txikientzako. Eskulanen asmoa, ondo pasatzea, birziklatutako gauzekin objetu berriak egitea eta irudimena lantzea izango litzateke.
Ondo egongo litzateke tailerrak egunero birritan egitea: goizean txikientzako eta arratsaldean, berriz, gazteentzako. Tailerrak ostiralean, larunbatean eta igandean egitea ondo egongo litzateke.
Erabakitzen duzuenean email bat bidaltzea eskatzen dizuet orduekin, tailer motekin…
Bestalde, pentsatu dut ideia ona izango zela Usansolotik kartelak ipintzea informazio guztiarekin. Kartelak deigarriak izan daitezke umeen eta gurasoen arreta erakartzeko.
Zeuen erantzunaren zain
ITXASO
No hay comentarios:
Publicar un comentario