LARREINETAKO FUNIKULARRA
Euskal Herrian dauden funikularren artean , Larreinetako funikularra aipatu nahi dut.
Funikularra, Trapagarango udalerriko La Escontrilla eta Larreineta lotzen ditu. Larreinetako funikularraren geltokia 1926ko irailaren 24an inauguratu zuten. Hasieran erabilpen industriala izan zuen, meategietako langileak garraiatzea baitzen funikularraren helburua. Burdina eramateko ere erabiltzen zuten.
Funikularra bagoi bat du, urdin kolorekoa da eta teilatu zuriarekin. Euskotren trena garraio enpresak ustiatzen du. Funikular hau bereizten duena da, bagoia plataforma horizontal baten gainean doala eta horrela bagoia ez da inklinatzen.
Larreinetatik eta funikularretik gauza ugari ikusten dira. Besteak beste, Bilbo, Abra, lakuak eta Santurtziko portua.
Igotzean Trapagarandik abiatzen da eta jaizten denean, La Arboledatik doa. Ibilbidea 30 minutukoa izaten da, gutxi gorabehera.
Urte osoan egiten dute lan, baita asteko egun guztietan ere. Han, Arboledatik paseatu ahal da, indabak jan, poteak hartzera joan edo baita ere, jatetxe ospetsu batera joan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario