ESKARIA
Kaixo, Jai Batzordeko lagunak:
Izaro Oliva naiz, hamalau urte ditut, eta Inglaterratik idazten dizuet, Londresetik hain zuzen ere.
Londresen nago lehengusuarekin ingelesa ikasten, eta jaietan Usansolora joango naiz lagunekin ondo pasatzeko eta familia bisitatzeko.
Pasa den astean, lagunekin hitz egiten egon nintzen eta laister Usansoloko jaiak izango direla esan zidaten.
Jaietako informazio hau jakin nahi nuke, noiz izango diren, zer egongo den, ordutegiak, jateko zerbait egongo ote den…
Horretaz gain, barrakak etorriko diren jakin nahi dut, bereziki, zenbat balio duten ere.
Zuen erantzunaren zain geratzen naiz
Besarkada handi bat Londresetik
Laster arte,
Izaro Oliva
No hay comentarios:
Publicar un comentario