2018-03-26

Kronika

Masterchef Junior 5-eko Irabazlea
Masterchef Junior 2013ko abenduaren 23an estreinatu zen. 
Programa hau oso ospetsua da eta 3 modalitate ditu, Masterchef, 
Masterchef junior eta Masterchef celebrity. Masterchef Junior-ko 
epaileak Pepe Rodriguez, Samantha Vallejo-Nagero eta Jordi Cruz 
dira, aurkezlea Eva Gonzalez da.

Masterchef Junior 5, TVE 1-ean eta Clan-en ematen da asteburuetan eta asteazkenetan 22:10-etan.
Denboraldi honetan Estherrek irabazi du 
menu arraro batekin, bera Granadakoa da eta 10 urte ditu.


Semifinaleko lehenengo frogan, sukaldari ospetsu bat 
etorri zen masterchef-eko sukaldetara. Maria, Lucia,
Esther eta Gonzalo oso urduri zeuden sukaldaria oso azkar
zihoalako. Maria negarrez hasi zen ezin zuelako hain azkar
joan eta hori gutxi balitz , errezeta ez zitzaion ondo atera, sukaldaria baino azkarrago egiten hasi zelako. Proba honetan 
Estherrek irabazi zuen, oso pozik jarri zen eta finalera 
ailegatzen lehena izan zen. Berak ez zuen kanpoaldeko probetan parte 
hartuko, nork egingo zuen sukaldatu bere krontan jakin nahi zuen.Jakatxo bat eman zioten,
orain bakarrik geratzen zen leku bat finalean eta beste bi umeak ez zuten jakatxoa 
irabaziko, baina beste sari batzuk irabaziko zituzten.


Kanpoaldeko probetan Maria Blancok, Gonzalok eta Luciak hartu 
zuten parte. Pepe Rodrigezek egindako platerrak egin behar 
zituzten, Andaluziako errezetak ziren. Bakoitzak bi plater 
egin behar zituen. Hor Maria Blancok irabazi zuen bere 
jakatxoa eta Estherren kontra sukaldatuko zuen finalean.
Luciak eta Gonzalok Mariari zorionak eman zizkioten, beraiek 
ez zuten finalean parte hartuko sukaldetan baina ikusle moduan
hartuko zuten parte. Maria Blanco oso urduri zegoen finalera
ailegatuko zelako eta jende asko begiratzen egongo zelako 
baina bera  pozik zegoen ere.


Finalean menu oso bat egin behar zuten 120 minututan. Bere familiak 
eta aurreko lehiakide guztiak  egon ziren ikusle gisa, gainera gonbidatu 
bat egon zen ,Dabiz Muñoz, jatetxe ospetsu baten jabea.
Hau izan zen Estherren menua:
1- “Canelón de aguacate, langostinos, granny-smith y yuzu”
2- “ Salmon con cítrico y salicornia con souffle de la piel de salmón”
3- “ Mousse de nueces, bizcocho ( de chocolate y yogur) y toffe”


Biek kritika oso onak izan zituzten baina bakarrik batek irabazi ahal zuen. 
Orduan bat batean hau esan zuen Pepek: “ Y la ganadora de Masterchef
Junior 5 España es….. ¡¡¡Esther!!! “


Hori entzutean Esther oso pozik jarri zen eta lehiakide guztiak eta
familiak sukaldetara bajatu ziren Esther eta Mariari zoriontzeko. 
Bien artean besarkada bat eman zuten elkarri. Mariak ez zuen
irabazi baina Masterchef Junior-eko finalera ailegatzen den umerik
txikiena da, 9 urterekin.

Estherrek dirua, trofeo bat eta bidai bat… irabazi zuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario