Masterchef Junior 5-eko Irabazlea
Masterchef Junior 5, TVE 1-ean eta Clan-en ematen da asteburuetan eta asteazkenetan 22:10-etan. Denboraldi honetan Estherrek irabazi du menu arraro batekin, bera Granadakoa da eta 10 urte ditu.
Kanpoaldeko probetan Maria Blancok, Gonzalok eta Luciak hartu zuten parte. Pepe Rodrigezek egindako platerrak egin behar zituzten, Andaluziako errezetak ziren. Bakoitzak bi plater egin behar zituen. Hor Maria Blancok irabazi zuen bere jakatxoa eta Estherren kontra sukaldatuko zuen finalean. Luciak eta Gonzalok Mariari zorionak eman zizkioten, beraiek ez zuten finalean parte hartuko sukaldetan baina ikusle moduan hartuko zuten parte. Maria Blanco oso urduri zegoen finalera ailegatuko zelako eta jende asko begiratzen egongo zelako baina bera pozik zegoen ere.
Finalean menu oso bat egin behar zuten 120 minututan. Bere familiak eta aurreko lehiakide guztiak egon ziren ikusle gisa, gainera gonbidatu bat egon zen ,Dabiz Muñoz, jatetxe ospetsu baten jabea.
Hau izan zen Estherren menua:
1- “Canelón de aguacate, langostinos, granny-smith y yuzu”
2- “ Salmon con cítrico y salicornia con souffle de la piel de salmón”
3- “ Mousse de nueces, bizcocho ( de chocolate y yogur) y toffe”
Biek kritika oso onak izan zituzten baina bakarrik batek irabazi ahal zuen. Orduan bat batean hau esan zuen Pepek: “ Y la ganadora de Masterchef Junior 5 España es….. ¡¡¡Esther!!! “
Hori entzutean Esther oso pozik jarri zen eta lehiakide guztiak eta familiak sukaldetara bajatu ziren Esther eta Mariari zoriontzeko. Bien artean besarkada bat eman zuten elkarri. Mariak ez zuen irabazi baina Masterchef Junior-eko finalera ailegatzen den umerik txikiena da, 9 urterekin.
Estherrek dirua, trofeo bat eta bidai bat… irabazi zuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario