NIRE AMAREN BIOGRAFIA
Nire amak Montse du izena, eta bere abizenak Ereño Inzera dira. Bilbon jaio zen urtarrilaren 14an. Bere gurasoak Francisco eta Bitorina deitzen dira. Bitorina etxeko andrea zen, eta Francisco lantegiko arduraduna zen. Hiru neba arreba dira eta nire ama gazteena da.
Txikitan, Usansolon bizi zen, eta Bilboko eskolan ikasten zuen. Oso ikasle ona zen. Margoztea eta bere lagunekin bizikletaz ibiltzea gustatzen zitzaion.
Gero, institutora eta unibertsitatera joan zen, eta informatika ikasi zuen. Bere lagunekin bidaiatzea gustatzen zitzaion.
Mondragonen lan egiten du. 19 urterekin nire aita ezagutu zuen kotxeko karneta atera zuenean. Bere denbora librean irakurtzea eta punto egitea gustatzen zaio. Bere ametsa urruneko lekuetara bidaiatzea eta hizkuntzak ikastea da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario