2017-01-26

Basamortuko biztanleak

                                  BASAMORTUKO BIZTANLEAK


Basamortuko eremu gehienak Afrikan kokatuta daude baina baita ere Asiako kontinenteetan.


Basamortuan oso euri gutxi egiten du eta noizean behin euria egiten du.Udan 40 gradu gorakoak egiten ditu.Neguan 25 gradu inguru egiten ditu.


Basamortuko landaredia oso eskasa da, belar lurrez eta kaktusez osatuta dago basamortua.Animalia eskasa dago adibidez: Sugeak,gameluak,basamortuko azeria, basamortuko dordokak eta tarantulak dira basamortuko fauna.


Beduinoen kokapen geografikoa Afrikako iparraldean da.Beraien hizkuntza badawi da.Kanping denda baxuetan bizi dira eta artzain nomadak dira. Beduino mota batzuk desertuak zeharkatzen dituzte karabanetan.


Erropa arina erabiltzen dute beroa jasatzeko. Gorputz osoa estaltzen dute tunika batez aurpegia, eskuak eta ankak izan ezik. 


Bi beduino mota daude: Benetako beduinoak artzain nomadak dira eta desertuak zeharkatzen dituztenak karabanetan.





No hay comentarios:

Publicar un comentario