2018-05-28

KEXA GUTUNA

                                                                Usansolon, 2018ko maiatzaren 14an



Galdakaoko alkate hori:

Claudia Bermejo naiz, Usansoloko 11 urteko herritar bat,  
eta nire kexa azaldu nahi dizut. Ez nago ados San Juan
eguneko erabakiarekin.

Zuen erabakia izan da, San Juan eguneko suak
arratsaldeko 18:00 etan piztea eta nire 
proposamena da beranduago piztu ahal izatea 
18:00 etan oraindik ez delako ilundu. Umeak, 
ordu horretan jolasten ari dira, eta 
sua oso polita da. Gainera, beranduago pizten 
baduzue, sua hobeto 
ikusi ahal izango da.

Honako eskaera hau egin nahi dut, San Juan 
eguna oso ikusgarria da, orduan, merezi du ikustea,
eta seietan oraindik
umeak jolasten egoten dira eta oraindik ez da ilundu.
21:00 etan ondo egongo litzateke hastea, ilundu egin 
delako, eta hobeto ikusiko genuke.

Nire iritzia kontuan izatea eskatzen dizut.
Eskertuko nizuke arin erantzutea.

Horrenbeste, agur.

No hay comentarios:

Publicar un comentario