2018-04-09

EL CORREDOR DEL LABERINTO IRUZKINA

        



Sinopsia:
Thomas igogailu batean agertzen da memoriaz galduta eta begiak
zabaltzen dituenean, herrialde bat ikusten du eta hor,
goizero, labirintoa zabaltzen da. Esploratzaile batzuk labirintora
joaten dira irteera bat topatzera, ezinezkoa izaten zaie ,gauean, beti labirintoa
formaz aldatzen delako, baina Thomasek ez du amore emango eta saiatuko
dira labirintora joaten,jakinda, hor munstroak bizi direla. 
Gau batean bueltatuko ote dira?
       LABIRINTOAN BIZITAKO LEHEN ABENTURA


Pertsonaien ezaugarri aipagarrienak hauek dira:
Thomas oso abenturazalea da. Gauza arriskutsuak ditu gogoko. Teresa, 
beldurtia da eta ez dauka konfiantza bere buruarengan.
Bere lagunak, berriz, bihotz onekoak dira baina umore txarra dute ere.
Saga baten lehen filma omen da.


Filma harriz inguratuta dagoen herrialde batean eta labirinto batean gertatzen da, 
hor, etxoletan bizi dira naturaz inguratuta.
Efektu bereziei dagokienez bikainak izan dira.
Eszena bat aipatzekoa labirintoa monstruoz beteta dagoenean izan daiteke. 

Musika ere bikaina da eta janzkera oso bereizgarria, eta hori denak
eszenen emozioa handitzen laguntzen du.


Film luzea da, konkretuki 113 minutu irauten du, 
baina niri arina iruditu zait eta oso gomendagarria. 
Filmaren bukaeran intriga handia sortzen dizu eta 2. eta 3. ikusita,
4.filma ikusteko izugarrizko gurea daukat.



                                                        

No hay comentarios:

Publicar un comentario