JUMANJI 1
Urtea: 1995
Iraupena: 104 minutu
Herrialdea: Ameriketako Estatu Batuak
Zuzendaria: Joe Johnston
Aktore nagusiak: Alan Parrish, Bonnie Hunt, Kirsten Dunst, Bradley Pierce
Generoa: Abenturazkoa, fantasiazko filma, komedia
Zertan oinarrituta: Chris Van Allsburg-ek 1981-an
egindako haur istorio batean oinarrituta
Sinopsia: Alan Parrish 25 urtez
Jumanji izeneko antzinako mahai-joko magiko
baten barnean harrapaturik gelditu da.
Azkenean, bi neskato-mutilok askatzen dutenean,
animalia exotiko andana bat ere aske geldituko da.
Alanek bere herria suntsiketatik salbatu beharko du.
JOKUTIK OIHANERA
Iruzkin honetan Jumanji filmari buruz hitz egingo dut.
Film honetako pertsonaia
nagusiak, Alan Parrish, Judy, Peter eta Sarah Whittle dira.
Alan joku batean harrapatuta geratu eta gero Judy eta Peter,
nahi gabe, ateratzen dute.
Jokutik atera eta gero, apur bat zoratuta dago
baina gero ez hainbeste. Judy eta Peter, neba-arrebak dira
eta beste hiri batetik datoz bere izekoarekin.
Sarah Whittle, berriz,
oso alaia da, baina traumatizatuta geratu zen Alan
joko barruan geratzean.
Argumentua oso ondo idatzita dago, baina,
gauza batzuk faltatzen zaizkio. Adibidez, istorioaren
hasiera ez du kontatzen,
zergatik dagoen Alan jokoan harrapatuta…
Baina, bestetik ,oso ondo idatzita
dago eta ulergarria da.
Filma Ameriketako Estatu Batuetan
kokatuta dago, baina hainbat paisaia desberdin ikus daitezke, basoak, etxea, dendak, hiria…
Efektu bereziei dagokionez, ikusgarriak dira eta aipagarriak ere.
animalia eta landareak batez ere.
Musika, oso berezia da, intriga sortzen
baitu.
Ez da film oso luzea eta arin pasatzen da.
Batez ere, abenturazko filmak
gustoko badituzu.
Asko gustatu zait film hau abenturazkoa delako
eta intriga edukitzea egiten duelako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario