BELTZUNE GALANTAK!!!
Marea beltza itsasoko uraren azalean agertzen den petrolio geruza da. Petrolio-ontzietatik edo bestelako instalazioetatik isuri egiten da.
Euskal kostaldean ez dira egon istripu handirik baina, 2003an Galizian itsasontzi batek istripu bat izan zuen eta Euskal kostaldera ailegatu zen.
20.000 tona petrolio isuri ziren. Ez ziren orban asko iritzi, eta garbitzea lortu zen.
Arrainak kaltetu egiten dira baina itsaskiak geihago. Itsaskiak ez direnez mugitzen petrolioa ailegatzen denean, estaltzen ditu, eta hil egiten dira. Arrantzaleei kostaldeko leku askotan arrantza egitea eta itsaskiak hartzea ezinezkoa delako, lan gabe geratzen dira.
Hegaztiak kaltetu egiten dira. Ezin dute hegan egin, hotzaren kontrako babesa galtzen dute, ezin dute jan, lumajea garbitzean petrolioa jaten dute eta hil egiten dira.
Elika-kate osoa kaltetuta geratzen da, plakton alga gutxitzen delako eta plaktonez elikatzen diren animaliak hil egiten
dira.
Kalte osoa desagertzeko 3 urte igaro behar dira gutxienez baina 20 urtez igaro ahal du.
Zientzialarien ikerketen emaitzak dira, bakterio batzuk petrolioz elikatzen direla eta proba batzuk egiten ari dira, beharbada marea beltzak garbitzeko erabili ahalko dituztelako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario