BELTZUNE GALANTAK
Marea beltza itsasoko uraren azalean agertzen den petrolio geruza bat da.
Euskal Herrian ez da inoiz marea beltz handirik egon baina duela urte batzuk 2003an, Prestige itsasontzia apurtu zen eta horren ondorioz marea beltzaren beldurra izan genuen. Baina gutxi heldu zen gure kostaldera eta azkenean garbitzea lortu zuten.
Marea beltzak arranei eta itsaskiei kalte handia sortzen diete eta arrantzaleei ere, ez dituztelako arrainak harrapatzen.Hegaztiei uretara hegoak garbitzera joaten direnean petrolioz zikintzen zaizkie eta ezin dute hegan egin.Edo mokoan duten petrolioa irensten dute eta hiltzen dira.
Planktona,alga eta landareak murrizten dira
petrolioaren ondorioz, eta planktona algak eta landareak jaten dutenak hil egiten dira.
Honela elika katea kaltetua gelditzen da.
Uretan sortutako kalteak 20 urte iraun dezake.
Azkeneko urteetan zientzialariak bakteria batzuk ikertzen ari dira petrolioz elikatzen direnak eta horrela itsasoa garbituko dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario