2018-02-19

nire zauri larria

    NIRE ZAURI
                               LARRIA


Nire amamaren etxean gertatu zen, 2014. urtean ,8 urte neuzkan eta   
nire  aita, ama, amama ,osaba,aitite eta nire nebarekin nengoen.


Nire nebarekin jolasten nengoen eta ni bere atzetik joan nintzen
korrika bera jotzera  eta sukaldean ezkutatu  zen .Ni atearen beste
aldean nengoen eta atea zabaldu nuenean sartzera joan nintzen,
korrontea zegoen eta ate-kolpe handi bat eman zuen  ateak .
Atearen kristala apurtu zen eta urduritu nintzen asko ez nekielako

zerbait larri gertatu zitzaidan, ez nuelako nabaritu ezer.


Hau gertatu zenean ni ez nintzen  ezertaz konturatu baina eskua
begiratu nuen eta odolaz beteta nengoen. Mahuka jaso nuen eta zauri
handi bat ikusi nuen. Beldurrez nire osabari deitu nion eta ikusi zuenean
korrika batean kotxea hartzera joan zen.


Ospitalera korrika batean joan nintzen beldur handia neukan eta oso
urduri nengoen. Ospitalean egonda puntuak eman zizkidaten,  
zazpi puntu hain zuzen ere. Egia esanda, ez nuen asko nabaritu
eta gaur egun ondo dago ,ez dut nabaritzen baina ebakiondoa handiegia da .




Autobiografia

Nire ahizparen jaiotza


 Uztailaren 6a zen,kotxean nengoen ni,nire izeba eta osabaren etxerantz joaten,oso pozik nengoen,nire lehengusinak ikusteko gogoekin. Kotxearen leihoetatik ikusten nuen eguzkia,beroa egiten zuen,etxera ailegatu ginenean besarkada handi bat eman nion bakoitzari. Lo egitera joan ginen,Irati eta biok bere logelara joan ginenean ohean sartu eta argia amatatutakoan,konturatu nintzen izarrak zeudela,kalean zeruari ikusten nengoela zirudien. Esnatu ginen eta nire ama eta aita desagertuta zeuden,sukaldera joan ginen eta nota bat topatu genuen.Nire izebak irakurri zuenean,Aiala jaio zela esan zigun.Nik,ezetz broma bat zela esan nion baina ez,orduan kotxea hartu eta ospitalerantz abiatu ginen,poztasunez beteta geunden guztiok. Ospitalean egonda nire ama zegoen logelan sartu eta hor zegoen Aiala,oso polita eta txikia benetan. Egun batzuk barru etxera bueltatu ziren.Ni telebista ipintzera joan nintzen baina Aiala biberoia jan behar zuen, orduan telebista amatatu eta biberoia eman nion. Jan eta gero lo egitera joan zen,ni ere berarekin, eta bere ohean sartu nintzen,primeran egin nuen lo!

AUTOBIOGRAFIA

NIRE LEHEN JAUSIA 


2017ko maiatzaren 15ean gertatu zen.Eguraldi ona zegoen, eta ni urduri nengoen zalditan montatuko nuelako. Ez zen nire lehen eguna hipikara joaten ezta nire lehen aldia zalditan muntatzen ere, baina ni beti urduri jartzen nintzen. 

Arratsaldea zen eta ni Lezamako hipikara joan behar nintzen, lagun bateko autoan joan nintzen. 20 minutu eta gero ailegatu nintzen eta hipikaren sarreran makil batzuk ikusi nituen lurrean, horrek, urduritasun gehiago sortu zidan. 

 Bost minutu eta gero botak, kaskoa eta jaka txiki bat jarri nintzen eta orain bai, prest nengoen. Neska bat etorri zen eta orduan nik nahi nuen zaldia ,Califa deitua ,ezin nuen hartu, neska horrek hartu zuelako. Señorito izeneko zaldi bat aukeratu nuen eta pistara joan nintzen berarekin. Bere gainean igo nintzen eta ibiltzen hasi zen. Lehenengo, bueltak egiten hasi ginen eta lasaitu nintzen, baina gero makil gainean pasatu behar genuen eta urduritzen hasi nintzen, gainera, trostan hasi ginen eta beldurra neukan lehenengoz egiten nuelako. 

Bi buelta egin genuen eta dena ondo joan zen, baina hirugarrenean zaldiak salto egin zuen eta jausi nintzen, nik txarto hartu nuelako. Negarrez hasi nintzen eta saihets- hezurrak apurtu nituela sentitu nuen. Horrez gain berriro zaldian igo eta berriro trostan hasi nintzen makil gainetik. Horri esker konturatu nintzen honetaz: 
jausten ba zara, altxatu berriro!
NIRE ZAURI LARRIA Nire amamaren etxean gertatu zen, 2014. urtean ,8 urte neuzkan eta nire aita, ama, amama ,osaba,aitite eta nire nebarekin nengoen. Nire nebarekin jolasten nengoen eta ni bere atzetik joan nintzen korrika bera jotzera eta sukaldean ezkutatu zen .Ni atearen beste aldean nengoen eta atea zabaldu nuenean sartzera joan nintzen, korrontea zegoen eta ate-kolpe handi bat eman zuen ateak . Atearen kristala apurtu zen eta urduritu nintzen asko ez nekielako zerbait larri gertatu zitzaidan, ez nuelako nabaritu ezer. Hau gertatu zenean ni ez nintzen ezertaz konturatu baina eskua begiratu nuen eta odolaz beteta nengoen. Mahuka jaso nuen eta zauri handi bat ikusi nuen. Beldurrez nire osabari deitu nion eta ikusi zuenean korrika batean kotxea hartzera joan zen. Ospitalera korrika batean joan nintzen beldur handia neukan eta oso urduri nengoen. Ospitalean egonda puntuak eman zizkidaten, zazpi puntu hain zuzen ere. Egia esanda, ez nuen asko nabaritu eta gaur egun ondo dago ,ez dut nabaritzen baina ebakiondoa handiegia da .

AUTOBIOGRAFIA

                  GABONETAKO DANTZA


Abenduaren 19a zen, eskolan nengoen, gimnasia klasean. 
Tximeletak sentitzen nituen sabelean, ordu
bat eta 45 minutu faltatzen ziren.


Eskolako txirrinak jo egin zuen, nire urduria handiagoa
egiten zen, ordua heltzen ari zen. 
Izaro, June, Itxaso, Onintze, Garazi, Enaitz , 
Irune eta zortzirok, Usansoloko Oinarin dantza 
taldeko lokalera joan ginen, han dantza 
entsaiatu genuen azkenengo aldiz eta 
 aurpegiak margoztu genituen.
Baina urduritasuna han zegoen.
17:45ak ziren, gurasoak atetik sartzen ari
ziren, denok mugikorrarekin eskuetan bere 
seme-alabei grabatzeko eta argazkiak ateratzeko.


Musika hasi egin zen, dantzatzen hasi
nintzen eta bukatu egin zenean guraso guztiak 
txaloka hasi ziren. Momentu horretan oso ondo 
sentitu nintzen. Bukatu ondoren talde guztia batera
jarri eta argazkiak egin zituzten gurasoek.

Handik etxera joan nintzen, nire amak bideoa 
erakutsi zidan eta oso ondo gelditu zen dena.

Emakumeak munduko zinemagintzan

EMAKUMEAK MUNDUKO ZINEMAGINTZAN