Mostrando entradas con la etiqueta Eskaria. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Eskaria. Mostrar todas las entradas

2017-11-13

Eskaria


Gaia: Robotikako tailerra

Kaixo Robotikako arduraduna:
Onintze Suarez naiz, 6. mailako ikasle bat naiz, hamar urte ditut eta Euskal Herritik idazten dizut, Usansoloko Unkina eskolatik, hain zuzen ere.

Datorren ostegunean 17:00 etan robotika klasea emango dugu. Niri asko gustatzen zait robotika egitea eta horregatik apuntatu nintzen klase hauetara. Lehenengo egunetan gauza asko egingo genituela pentsatzen nuen eta egia zen, baina egun hauetan ez ditugu gauza asko egiten. Bakarrik egiten dugu informatikako gauzak (bideojokuak). Lehenengo egunean egin genuen robotika. Nik robotika ikasi nahi dut eta lehen pentsatzen nuen robotak egingo genituela.

Horregaitik hurrengo klaseen informazioa eskatu nahi dizuet adibidez: bideojokuak egingo ote ditugun, lego watch-ak berriro ikusiko ditugun,gauza berriak egongo diren, robotak ikusi eta egingo ditugun…
Espero dut nahi dudan informazioa bidaltzea.
Erantzunaren zain geratzen naiz.
Ostegunerarte, Onintze Suarez.


ESKARIA



Nork: estibalizpuertas@unkina.com
Nori: donostiaunibertsitatea@gmail.com
Gaia: Unibertsitateko informazioa

Egun on, ni Esti naiz, 18 urte ditut eta Bizkaitik idazten dut, Bilbotik hain zuzen ere.
Beterinaria ikasteko asmoa daukat baina Bilbon ez dago aukerarik, gainera nire lagun on batek esan dit beterinaria hor ikasi zuela eta oso ondo egon zela zehazten du.
Horregatik zuen Donostiako unibertsitatera zuzentzen naiz, galdera batzuk egiteko asmoz.
Zelan eman izena, zenbat diru beharrezkoa de matrikulatzeko, zer arloak dauden eta zenbat nota beharrezkoa den beterinarioan matrikulatzeko.

Zuen erantzunaren zain.

Estibaliz puertas

Eskaria

Gaia: Futbol zelaian aterpea

Galdakaoko Alkate agurgarria:
Ardaitz Villorejo naiz, hamaika urte ditut eta Euskal Herriko Usansolo herritik idazten dizut Unkina eskolatik hain zuzen ere.

Euskal Herriko klima euritsua da eta euria egiten duenean ezin dugu ezertan jolastu frontoira joan behar garelako eta istripu handiak egon ahal jende asko dagoelako.

Hori dela eta aterpe bat behar dugu, gainera hemengo beste eskola batzuetan ere badaude.

Espero dut kontuan hartzea eta ahalik eta azkarren erantzutea.

     Ardaitz Villorejo.

ESKARIA



Nori: Ujaba batzordeari

Gaia: San Andreseko jaietan gazteentzako eskulanak prestatzea.


Kaixo batzordearen lagunak:


Itxaso Martin naiz 11 urte ditut eta Unkina ikastetxetik idazten dizuet, Usansolotik hain zuzen ere.


Azaroaren amaieran San Andreseko jaiak izango dira eta nire eskaera izango da jaietan gazteentzako eskulanak ipintzea, ez bakarrik ume txikientzako. Eskulanen asmoa, ondo pasatzea, birziklatutako gauzekin objetu berriak egitea eta irudimena lantzea izango litzateke.


Ondo egongo litzateke tailerrak egunero birritan egitea: goizean txikientzako eta arratsaldean, berriz, gazteentzako. Tailerrak ostiralean, larunbatean eta igandean egitea ondo egongo litzateke.
Erabakitzen duzuenean email bat bidaltzea eskatzen dizuet orduekin, tailer motekin…
Bestalde, pentsatu dut ideia ona izango zela Usansolotik kartelak ipintzea informazio guztiarekin. Kartelak deigarriak izan daitezke umeen eta gurasoen arreta erakartzeko.


Zeuen erantzunaren zain

                                                              ITXASO

ESKARIA

Nork:ikenaitzalonso@unkina.com
Nori:Usansoloko Ujaba taldeko batzordea
Gaia:Usansolo antzezlan bat egitea

Kaixo,Ujaba taldeko  batzordeko lagunak:


Enaitz Alonso naiz,12 urte ditut eta Usansolotik idazten dizuet, Unkina eskolatik  hain zuzen ere.


Azaroaren bukaeran Usansoloko jaiak izango dira.Eskatu nahi dizuegu antzerki berezi bat egitea Usansoloko umeen parte hartzea bultzatzeko.Honela umeek oso ondo pasatuko dute.Nik   antzerki bat ikusi nahi dut Usansolon.


Bukatzen   duzuenean bidali antzerkiari buruzko informazioa.Adibidez ,nolako den antzerkia,zenbat irauten duen,zen ordutan hasten den…


Oraingoz besterik ez ,mila esker eta hurrengo arte.
Besarkada handi bat Ujaba batzordeko lagunak .
Laster arte,

Enaitz Alonso

ESKARIA


Madrileko Udaletxeko kirol arduradunei:

Claudia Bermejo naiz, hamaika urte ditut eta Euskal Herritik idazten dizuet, Galdakaoko auzo batetik.


Madrilera joango naiz  aste bat, hiria ezagutzeko. Eta Madrileko web batean, lasterketa bat egingo dutela irakurri dut. Orduan, lasterketaren informazioa jakin nahi dut.


Jakin nahi dudan informazioa hau da, zenbat urte eduki behar dudan, non apuntatu behar naizen , zirkuitoa nondik nora zen…


Ahalik eta arinen erantzun, mesedez.


Datorren asterarte.

Claudia Bermejo

ESKARIA

Egun on E.H.U unibertsitateko zuzendariari :
June naiz,18 urte ditut eta Bizkaiatik idazten dizuet,Bilbotik hain zuzen ere.
Diseinua ikastekoasmoa dauzkat baina Bilbon ez dago aukera hori,webgune batean aurkitu nuen diseinua ikasteko aukera zuen unibertsitatean badagoela eta informazio gehiago nahi nuke.
Adibidez ikastaroa zein ordutan hasten den,,zenbat balio duen eta ea hor lo egiteko aukera ote dagoen.

Zuen erantzunen zain,

June Carrasco.

ESKARIA

GAIA: Aulki berriak frontoirako
Kaixo,Mertxe:

Ni Ane Bañuelos naiz,12 urte ditut,eta Usansolon bizi naiz.Unkinatik idazten dut.

Konturatu gara frontoizko aulkiak apurtuta daudela eta hauekin hainbat kolpe egon direla.Atezainak Xabierrek,konpondu zituen arren,berriz askatzen dira.

Kontua da euria duenean,frontoia erabiltzen dugula,eta umez beteta dagonean guztientzako aulki nahikorik ez daukagula.

Hori dela eta aulki berriak eskatu nahi dizugu eta burdinezko badira hobeto,horrela ez dira apurtuko.

Eskerrik asko,zure erantzunaren zain geratzen naiz,
laster arte.    

ANE

ESKARIA


                                       
                                                          ESKARIA

Kaixo, Jai Batzordeko lagunak:

Izaro Oliva naiz, hamalau urte ditut, eta Inglaterratik idazten dizuet, Londresetik hain zuzen ere.

Londresen nago lehengusuarekin ingelesa ikasten, eta jaietan Usansolora joango naiz lagunekin ondo pasatzeko eta familia bisitatzeko.

Pasa den astean, lagunekin hitz egiten egon nintzen eta laister Usansoloko jaiak izango direla esan zidaten.

Jaietako informazio hau jakin nahi nuke, noiz izango diren, zer egongo den, ordutegiak, jateko zerbait egongo ote den…

Horretaz gain, barrakak etorriko diren jakin nahi dut, bereziki, zenbat balio duten ere.

Zuen erantzunaren zain geratzen naiz
Besarkada handi bat Londresetik
Laster arte,
Izaro Oliva