Mostrando entradas con la etiqueta Autobiografia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Autobiografia. Mostrar todas las entradas

2018-02-23

autobiografia

     Susto itzela !
Ni hor nengoen nire lehengusinekin, osabarekin, aita eta amarekin uda pasatzen Jaenen.
Oso ondo pasatzen nenbilen nire nebarekin piztinean eta nire panpinarekin.Panpina  oso dibertigarria zen niretzat. Orduan bururatu zitzaidan piztinera botatzea. Baina panpina kanpora joan zen eta ni barrura jausi nintzen.
Gainera ez nekien uger egiten, orduan nire nebak salto handi bat egin zuen eta piztinera sartu zen,nire besoa hartu eta gorantz igo ninduen.

Negarrez hasi nintzen baina nire aitak izozki bat eman zidan eta lasaitu ninduen.

Imagen relacionada
Egun batzuk geroago nire amak uger egiten erakutsi zidan eta hortik aurrera piztina batera bota aurretik ,nolakoa den ondo ezagutu behar dut.

Autobiografia

      Nire lehenengo gimnasia ritmika-
                      erakusketa
2012ko ekaina zen, 5 urte nituen eta Galdakaoko polikiroldegian nengoen, beste neska batzuekin.
Urtean zehar entsaiatu genuen dantza publikoari erakutsiko genion.
Oso urduri eta pozik nengoen, tximeletak sentitzen nituen sabelean. Nire lehenengo gimnasia ritmika- erakusketa egingo nuen.
Aldageletan geunden, galtzerdiak eta trajeak ipintzen, irakaslearekin joan ahal izateko.
Prest geundenean, kanpora atera ginen eta eserleku handi batzuetan jesarri ginen, nire taldea, eta beste talde batzuk ere. Harmailetara begiratu eta hainbat guraso eta ume ikusi nituen, tximeleta gehiago sortu ziren nire sabel barruan.
Gu baino lehen, hainbat neska talde atera ziren dantzatzera, mazekin, sokekin, aroekin, zintekin, pilotekin… Denak oso ondo dantzatu zuten, oso pozik nengoen.
Gure txanda ailegatu zen eta oso urduri ipini nintzen. Ilara batean eszenatokira atera ginen eta dantzatzen hasi ginen.
Dantza bukatzean denek txalokatu egin zuten, oso ondo egin genuela ezan zigun irakasleak, oso pozik geunden guztiak.
Dantzak bukatzean, talde guztiek argazki bat atera genuen  eta ondoren, dantzatzen hasi ginen irakasle guztiekin.
Nire gurasoengana joan nintzen eta musu bat eman ostean bueltatu ginen.
Oso ondo pasatu nuen!!

2018-02-19

Autobiografia

Bolerako istripua



2015 an gertatu zen, nik 8 urte neuzkan, Barakaldon nengoen, Max Centerren dagoen boleran. Nire ama, aita, neba, Loli, Patxi eta Landerrekin nengoen. Denok bolatokian jolasten ari ginen, nire nebari, Landerreri eta niri, bolatokiko pistan, laguntza moduan tramankulu bat ipini ziguten, bola pistatik ez ateratzeko. Guk oso pozik geunden asko gustatzen zitzaigulako boloetara jolastea eta aurten gainera denok jolastuko genuen. Gero, gurasoek, txirrista txiki bat eskatu zuten nire nebarentzat eta Landerrentzat, bolozko bola errazago botatzeko. Jolasten hasi ginen eta momentuan konturatu nintzen barrek, nagusiei tokatzen zitzaienean, behera egiten zutela eta umeei tokatzen zitzaienean ,gora egiten zuten. Baina ziur nengoen guraso batek irabaziko zuela. Partida amaitzeko zegoen, nik bi pleno egin nituen, Einarrek beste bi, Landerrek pleno bat, nire aitak eta Patxik lau eta gure amak hiru. Nire aita zihoan irabazten, ni oso urduri nengoen galduko nuela pentsatzen nuelako, baina oraindik aukera nuen irabazteko. Bi pleno gehiago egiten banituen, irabaziko nuen. Nagusi gehienek 13 zenbakiko bola hartzen zuten eta txikiek,ordea, 6 zenbakikoak. Nik momentu batean 15 zenbakiko bola hartu nuen. Asko pisatzen zuen, orduan txirrista erabili nuen, baina bola txarto ipini nuenez , nire oin gainera jausi zen. Min handia sentitu nuen hanka osoan, oihu handi bat bota nuen. Orduan aitak eta amak ondoan zegoen hospitale batera eraman ninduten. Ezin nuen ondo ibili mina sentitzen nuelako. Hurrengo egunean eskolara gurpildun aulki batekin joan nintzen.

nire zauri larria

    NIRE ZAURI
                               LARRIA


Nire amamaren etxean gertatu zen, 2014. urtean ,8 urte neuzkan eta   
nire  aita, ama, amama ,osaba,aitite eta nire nebarekin nengoen.


Nire nebarekin jolasten nengoen eta ni bere atzetik joan nintzen
korrika bera jotzera  eta sukaldean ezkutatu  zen .Ni atearen beste
aldean nengoen eta atea zabaldu nuenean sartzera joan nintzen,
korrontea zegoen eta ate-kolpe handi bat eman zuen  ateak .
Atearen kristala apurtu zen eta urduritu nintzen asko ez nekielako

zerbait larri gertatu zitzaidan, ez nuelako nabaritu ezer.


Hau gertatu zenean ni ez nintzen  ezertaz konturatu baina eskua
begiratu nuen eta odolaz beteta nengoen. Mahuka jaso nuen eta zauri
handi bat ikusi nuen. Beldurrez nire osabari deitu nion eta ikusi zuenean
korrika batean kotxea hartzera joan zen.


Ospitalera korrika batean joan nintzen beldur handia neukan eta oso
urduri nengoen. Ospitalean egonda puntuak eman zizkidaten,  
zazpi puntu hain zuzen ere. Egia esanda, ez nuen asko nabaritu
eta gaur egun ondo dago ,ez dut nabaritzen baina ebakiondoa handiegia da .




Autobiografia

Nire ahizparen jaiotza


 Uztailaren 6a zen,kotxean nengoen ni,nire izeba eta osabaren etxerantz joaten,oso pozik nengoen,nire lehengusinak ikusteko gogoekin. Kotxearen leihoetatik ikusten nuen eguzkia,beroa egiten zuen,etxera ailegatu ginenean besarkada handi bat eman nion bakoitzari. Lo egitera joan ginen,Irati eta biok bere logelara joan ginenean ohean sartu eta argia amatatutakoan,konturatu nintzen izarrak zeudela,kalean zeruari ikusten nengoela zirudien. Esnatu ginen eta nire ama eta aita desagertuta zeuden,sukaldera joan ginen eta nota bat topatu genuen.Nire izebak irakurri zuenean,Aiala jaio zela esan zigun.Nik,ezetz broma bat zela esan nion baina ez,orduan kotxea hartu eta ospitalerantz abiatu ginen,poztasunez beteta geunden guztiok. Ospitalean egonda nire ama zegoen logelan sartu eta hor zegoen Aiala,oso polita eta txikia benetan. Egun batzuk barru etxera bueltatu ziren.Ni telebista ipintzera joan nintzen baina Aiala biberoia jan behar zuen, orduan telebista amatatu eta biberoia eman nion. Jan eta gero lo egitera joan zen,ni ere berarekin, eta bere ohean sartu nintzen,primeran egin nuen lo!

AUTOBIOGRAFIA

NIRE LEHEN JAUSIA 


2017ko maiatzaren 15ean gertatu zen.Eguraldi ona zegoen, eta ni urduri nengoen zalditan montatuko nuelako. Ez zen nire lehen eguna hipikara joaten ezta nire lehen aldia zalditan muntatzen ere, baina ni beti urduri jartzen nintzen. 

Arratsaldea zen eta ni Lezamako hipikara joan behar nintzen, lagun bateko autoan joan nintzen. 20 minutu eta gero ailegatu nintzen eta hipikaren sarreran makil batzuk ikusi nituen lurrean, horrek, urduritasun gehiago sortu zidan. 

 Bost minutu eta gero botak, kaskoa eta jaka txiki bat jarri nintzen eta orain bai, prest nengoen. Neska bat etorri zen eta orduan nik nahi nuen zaldia ,Califa deitua ,ezin nuen hartu, neska horrek hartu zuelako. Señorito izeneko zaldi bat aukeratu nuen eta pistara joan nintzen berarekin. Bere gainean igo nintzen eta ibiltzen hasi zen. Lehenengo, bueltak egiten hasi ginen eta lasaitu nintzen, baina gero makil gainean pasatu behar genuen eta urduritzen hasi nintzen, gainera, trostan hasi ginen eta beldurra neukan lehenengoz egiten nuelako. 

Bi buelta egin genuen eta dena ondo joan zen, baina hirugarrenean zaldiak salto egin zuen eta jausi nintzen, nik txarto hartu nuelako. Negarrez hasi nintzen eta saihets- hezurrak apurtu nituela sentitu nuen. Horrez gain berriro zaldian igo eta berriro trostan hasi nintzen makil gainetik. Horri esker konturatu nintzen honetaz: 
jausten ba zara, altxatu berriro!

AUTOBIOGRAFIA

                  GABONETAKO DANTZA


Abenduaren 19a zen, eskolan nengoen, gimnasia klasean. 
Tximeletak sentitzen nituen sabelean, ordu
bat eta 45 minutu faltatzen ziren.


Eskolako txirrinak jo egin zuen, nire urduria handiagoa
egiten zen, ordua heltzen ari zen. 
Izaro, June, Itxaso, Onintze, Garazi, Enaitz , 
Irune eta zortzirok, Usansoloko Oinarin dantza 
taldeko lokalera joan ginen, han dantza 
entsaiatu genuen azkenengo aldiz eta 
 aurpegiak margoztu genituen.
Baina urduritasuna han zegoen.
17:45ak ziren, gurasoak atetik sartzen ari
ziren, denok mugikorrarekin eskuetan bere 
seme-alabei grabatzeko eta argazkiak ateratzeko.


Musika hasi egin zen, dantzatzen hasi
nintzen eta bukatu egin zenean guraso guztiak 
txaloka hasi ziren. Momentu horretan oso ondo 
sentitu nintzen. Bukatu ondoren talde guztia batera
jarri eta argazkiak egin zituzten gurasoek.

Handik etxera joan nintzen, nire amak bideoa 
erakutsi zidan eta oso ondo gelditu zen dena.

2018-01-22

AUTOBIOGRAFIA

             Finala


2017ko maiatzaren 20a zen eta eguraldi txarra zegoen. Esnatu berri nengoen eta banekien zer
gertatuko zen 2 ordu barru, Bizkaiko nesken eskupilota torneoaren finala jokatuko nuen “umeak”
mailan ,Miribilla frontoian hain zuzen ere.


Oso urduri nengoen baina finala jolasteko gogoekin.Hiru final jokatuko ziren eta bakoitzean
Usansoloko pilotari batek jokatuko zuen . Gure entrenatzaileari apustu bat egin genion: hirurok
finala irabaziz gero hanburgesa bat jatera gonbidatuko gintuela.
Miribillara heldu ginen eta nire aurkaria han zegoen berotzen.Sestaoko neska baten aurka jokatuko
nuen finala, hiru finaletatik nirea hiru garrena zen.


Finalak hasi ziren jada, lehen finala Usansoloko Irenek jokatuko zuen Arrankudiagako pilotari
baten aurka. Irenek irabazi egin zuen,momentu hartan oso pozik jarri nintzen apustuarekin aurrera
egin genuelako.


Hurrengo finala Laienek jokatu zuen Munitibarko pilotari baten aurka.Denok Laienek irabaztea
nahi genuen eta horrela pasatu zen, Laienek irabazi egin zuen partidu bikaina jokatu ostean, apustua
betetzeko nik irabazi behar nuen.

Nire finala hasteko zegoen eta oso urduri nengoen,partidua hasi zen eta irabazten hasi nintzen.
Gero berak berdindu zidan, partidu osos berdinduta zegoen,oso urduri nengoen banekielako galduz
gero , ez genuela apostua irabaziko. Lau tanto falta zirela laurak jarraian egin nituen,partidua eta
apustua irabazi nuen! Ez nekien nola ospatu, primeran pasatu nuen egun hartan.