2018-02-23

AUTOBIOGRAFIA


ALEVIN B FINALA




2016 ko urtarrilaren 3an izan zen,Meatzeta zelaian.
Finala aurretik beste partido bat jokatu genuen, semifinala,hain zuzen  ere.
Semifinala Baskoniaren kontra jokatu genuen.Lehenengo gola Ederrek
 sartu zuen, bigarrena Baskoniak, hirugarrena eta laugarrena Ardaitzek
eta bosgarrena Baskoniak eta partidua irabazi genuen, 3-2, hain zuzen.
20 minutu finala aurretik oso urduri nengoen.Lehenengo parteko jokalariak
Danel,Beñat Unibaso,Luken,Unax,
Eder,Ardaitz eta ni ginen.Ardaitzek gol bat sartu zuenean,  Fifako ospakizuna
egin genuen.
Bigarren parteko jokalariak ,Danel,Beñat Barrenetxea,Iker Endemaño,Eder,
Unatx eta Ardaitz ziren,3-2 markagailuarekin bukatu zuen partiduak.


Oso pozik geunden partida bukatu zenean eta  taldekide guztiak lurrera
bota ginen.
Toki tabernan talde guztiak kopatik Coca Cola edan genuen.
Egun zoragarria izan zen talde osoarentzat.

autobiografia

     Susto itzela !
Ni hor nengoen nire lehengusinekin, osabarekin, aita eta amarekin uda pasatzen Jaenen.
Oso ondo pasatzen nenbilen nire nebarekin piztinean eta nire panpinarekin.Panpina  oso dibertigarria zen niretzat. Orduan bururatu zitzaidan piztinera botatzea. Baina panpina kanpora joan zen eta ni barrura jausi nintzen.
Gainera ez nekien uger egiten, orduan nire nebak salto handi bat egin zuen eta piztinera sartu zen,nire besoa hartu eta gorantz igo ninduen.

Negarrez hasi nintzen baina nire aitak izozki bat eman zidan eta lasaitu ninduen.

Imagen relacionada
Egun batzuk geroago nire amak uger egiten erakutsi zidan eta hortik aurrera piztina batera bota aurretik ,nolakoa den ondo ezagutu behar dut.

Autobiografia

      Nire lehenengo gimnasia ritmika-
                      erakusketa
2012ko ekaina zen, 5 urte nituen eta Galdakaoko polikiroldegian nengoen, beste neska batzuekin.
Urtean zehar entsaiatu genuen dantza publikoari erakutsiko genion.
Oso urduri eta pozik nengoen, tximeletak sentitzen nituen sabelean. Nire lehenengo gimnasia ritmika- erakusketa egingo nuen.
Aldageletan geunden, galtzerdiak eta trajeak ipintzen, irakaslearekin joan ahal izateko.
Prest geundenean, kanpora atera ginen eta eserleku handi batzuetan jesarri ginen, nire taldea, eta beste talde batzuk ere. Harmailetara begiratu eta hainbat guraso eta ume ikusi nituen, tximeleta gehiago sortu ziren nire sabel barruan.
Gu baino lehen, hainbat neska talde atera ziren dantzatzera, mazekin, sokekin, aroekin, zintekin, pilotekin… Denak oso ondo dantzatu zuten, oso pozik nengoen.
Gure txanda ailegatu zen eta oso urduri ipini nintzen. Ilara batean eszenatokira atera ginen eta dantzatzen hasi ginen.
Dantza bukatzean denek txalokatu egin zuten, oso ondo egin genuela ezan zigun irakasleak, oso pozik geunden guztiak.
Dantzak bukatzean, talde guztiek argazki bat atera genuen  eta ondoren, dantzatzen hasi ginen irakasle guztiekin.
Nire gurasoengana joan nintzen eta musu bat eman ostean bueltatu ginen.
Oso ondo pasatu nuen!!

beni

2018-02-19

Autobiografia

Bolerako istripua



2015 an gertatu zen, nik 8 urte neuzkan, Barakaldon nengoen, Max Centerren dagoen boleran. Nire ama, aita, neba, Loli, Patxi eta Landerrekin nengoen. Denok bolatokian jolasten ari ginen, nire nebari, Landerreri eta niri, bolatokiko pistan, laguntza moduan tramankulu bat ipini ziguten, bola pistatik ez ateratzeko. Guk oso pozik geunden asko gustatzen zitzaigulako boloetara jolastea eta aurten gainera denok jolastuko genuen. Gero, gurasoek, txirrista txiki bat eskatu zuten nire nebarentzat eta Landerrentzat, bolozko bola errazago botatzeko. Jolasten hasi ginen eta momentuan konturatu nintzen barrek, nagusiei tokatzen zitzaienean, behera egiten zutela eta umeei tokatzen zitzaienean ,gora egiten zuten. Baina ziur nengoen guraso batek irabaziko zuela. Partida amaitzeko zegoen, nik bi pleno egin nituen, Einarrek beste bi, Landerrek pleno bat, nire aitak eta Patxik lau eta gure amak hiru. Nire aita zihoan irabazten, ni oso urduri nengoen galduko nuela pentsatzen nuelako, baina oraindik aukera nuen irabazteko. Bi pleno gehiago egiten banituen, irabaziko nuen. Nagusi gehienek 13 zenbakiko bola hartzen zuten eta txikiek,ordea, 6 zenbakikoak. Nik momentu batean 15 zenbakiko bola hartu nuen. Asko pisatzen zuen, orduan txirrista erabili nuen, baina bola txarto ipini nuenez , nire oin gainera jausi zen. Min handia sentitu nuen hanka osoan, oihu handi bat bota nuen. Orduan aitak eta amak ondoan zegoen hospitale batera eraman ninduten. Ezin nuen ondo ibili mina sentitzen nuelako. Hurrengo egunean eskolara gurpildun aulki batekin joan nintzen.

Autobiografia

         NIRE LEHEN KONTZERTUA

 Dena hasi zen apirilaren 8an, 2016 garren urtean hainbat laino zeuden zeruan eta oso urduri nengoen, nire lehen piano kontzertua joko nuelako!

 Kontzertua 17:00etan zen eta 16:30etan atera nintzen etxetik eleizara joateko. Ailegatu nintzenean oraindik ez zegoen inor baina urduri nengoen. Ensaiatzen hasi nintzen errepertorioa oso ondo jakin behar nuelako gerorako , ni azkena nintzen jotzen ,orduan itxaron behar nuen asko besteak bukatu arte.


 Hainbat pertsona ziren eta banku guztiak okupatzen zituzten eta lekurik ez zegoenez, besteekin ezarri behar nintzen aulki batean . Jotzeko ateratzen hasi ziren neskak eta mutilak, gitarrak, pianoa, akordeoia, txirula, panderoa….

Gero eta urduriago nengoen eta hortik joatea zen nire nahia.
 Momentu hartan bi neska-mutil baino ez ziren faltatzen ni ateratzeko.Bukatu zutenean ia-ia atera nintzen korriketan, altxatu nintzen eta pianora joan nintzen ,eseri nintzen, errepertorioak ipini nituen eta jotzen hasi nintzen.

Lehenengo abestia oso ondo atera zitzaidan, oso pozik eta urduri nengoen. Bigarren abestia amaitzen nengoen, azkenengo konpasa faltatzen zitzaidan eta amaitu nuen. Oso lasai nengoen, denak txalokatzen zeuden, ni oso pozik joan nintzen nire amarengana. Urduri egon arren oso egun ona izan zen